blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Benetako konfinatuak

XIV. mendeko izurri beltzak arrasto sakona utzi zuen Europako kulturan. Ezin jakin Covid-19 honen aztarna horrenbesterainokoa izango den, baina seguru handia izango dela hau ere. Itxialdiko lehen egunetatik sorkuntza adibide politak jasotzen hasi ginen, eta dagoeneko kulturazaleen ekarpenak ezin konta ahalakoak dira. Bilduko ahal dira inoiz, gaurko larrialdia eta osteko krisia gainditzen dugunean! Nire aldetik, urgentzietako osagilea ez naizen aldetik, itxialdia etxean pasatzen ari naiz. Horretara, kontsultako lana utzi behar izan dudanez, etxean sostengu beharra duen jendeari laguntzen aritzen naiz: bai lehendik tratatzen ari nintzen pazienteen jarraipena eginez, bai aholkua eskatu nahi digun edozein pertsona artatuz ere. Bistan denez, zuek ere kontakta nazakezue zuen egoera azaltzeko, eta galderak egiteko (beheko web loturan duzue kontaktua). Indarrak lan horretara bideratzeak larrialdi egoera honetan bereziki zaurgarriak diren zenbait pertsonaren egoeraz jabetzeko aukera eman dit. “Gerra batean” gaudela ontzat ematen badugu (ez naiz eztabaida horretan orain sartuko), denok dakigu gerra klasikoaren lehen lerroetan trintxerak izaten direla, baina baita atzeragoardia ere. Orain begi guztiak abangoardian daude (larrialdietako osagileengan eta pandemiaren hedapenaren kontrolean), lehentasuna hori delako; baina bigarren lerroan gelditzen diren errealitateak itzalean geratzen dira. Horixe gertatzen ari da benetako konfinamenduan daudenekin: zaharrak, umeak, elbarriak. Izan ere, Espainiako Aginte Bateratuak ezarritako neurriak benetan xelebreak dira. Teorian [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07