blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Atleta zaharrarena

Nire pazienteen osasuna hobetzeko gomendio nagusietako bat ariketa fisikoa izaten da. Gero eta gehiago, ebidentzia zientifikoak argi erakusten du gorputza mugitzean dagoela ondo mantentzeko eta lesioak sendatzeko gako nagusia: korrika bizian, korrika txikian, oinez, bastoiarekin edo ahal den modura, baina mugitzea komeni da. Hori esatean, baina, paziente batzuk uzkur agertzen zaizkigu; kirolik sekula egin ez duen jende nagusiak, batez ere, ez du bere burua praka motzetan eta elastikoarekin ikusten. «Nire adinarekin, nola hasiko naiz ni kirolean? Barre egingo didate». Ideia oker horren kontrako txertorik onena Valenti Huch More kataluniarraren bizitza ezagutzea da.Valenti Huch 1919an jaio zen Gironako herri txiki batean; baina berak bost urte zituela familia Bartzelonara joan zen. Haur denboran, eskola bost kilometrora zuen eta egunero lau bider egiten zuen bide hau, askotan lasterka; egunero hogei kilometro, beraz. Hauxe zen bere kirola, kaleko jolasekin batera; urte haietan jende normalak ez baitzuen izaten kirolik egiteko aukerarik, bizirautearekin lanpetuegi. Bere familia ere ez zen aberatsa, eta urte haietan etxean laguntzea tokatu zitzaion: astero hogei kiloko patata zakua ekartzen zuen Bartzelonatik Vic-era, bizikletan; hirurogeita bost kilometro joateko, eta beste horrenbeste zamarekin itzultzeko. 1936. urtea zen, eta hamasei urte zituen.Bi urte geroago, Espainiako Gerra Zibilean borrokatzeko txanda etorri zitzaion: Errepublikako Herri Armadaren baitan [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07