blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Artikulazioen hipermalgutasuna

Enparantza andereƱoa neska liraina da, baina ez du kanon klasikoa atsegin: etxean gordeta bizi den printzesa hauskorra izan beharrean, lagunekin basoan ibiltzea du gustuko, haitz gainetan saltoka, eta zuhaitzetan zintzilik. Horrelako batean okertu du orkatila, eta aitak eskutik ekarri digu, uzkur. Izan ere, osagilearenera etortzea ez du maite; are gutxiago, basoan jolastea debekatuko ote diogun beldur denean. Baina albiste onak ditugu Enparantza andereƱoarendako eta bera bezalako esploratzaile prestu guztiendako. Duela hogei urte, horrelako baten aurrean geuk ere geldirik egotea aginduko genion; RICE protokolo famatua aplikatuz, alegia: rest, ice, compression, elevation. Orain ordea, ikerkuntzan ari diren gure lankideei esker, badakigu horrelako gazte ipurterreak immobilizatzeko (alferreko) lanik ez dugula zertan hartu: muskulu-eskeleto sistemako egiturak lehenago eta hobeto sendatuko baitira mugimenduan mantenduz gero, geldirik egonda baino. Gero eta ebidentzia maila sendoagoarekin, gainera. Jakina, egitate honi tamaina hartu behar zaio: lotailu baten lesioa egiten dugunean, ezingo dugu ezer gertatu ez balitz bezala jokatu. Ez horixe: hasieran, artikulazioa minduta eta handituta izango dugu, eta ukitzean min handia hartuko dugu. Guztiz normala da hori: inflamazio fasea da, sendatze prozesua behar bezala abiatzeko ezinbestekoa, eta gorputzak berak eskatuko digu atseden hartzea. Egun gutxiren buruan, ordea, gauzak aldatzen hasiko dira: etendako zuntzak birsortzen hasten direnean, artikulazioa errazago mugitu [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07