blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Artikulazio deskolokatuak eta muskulu korapiloak

Aipatu izan dugu hemen plazeboaren ahalmen handia; baita beste inoiz, pazienteak engainatzea nolako erreza den ere, osagilearen jardun zintzoa aldarrikatuz. Azken finean, tresna indartsuak ditugu eskuetan, pazienteek diguten begirunearekin batera haien jarrerak, ekintzak eta etorkizuna baldintza ditzaketenak; erantzukizun handia da hori. Gaurkoan, verbi gratia, plazeboaren eta engainuaren hari biak uztartuko ditugu, azken asteetan pazienteekin izandako solasaldi pare bat gogoratuz. Gai «klasiko» bi dira, zilegitasunaren muga etikoan: «bere lekuan sartu behar diren» artikulazioak eta muskuluetan «desegin behar diren korapiloak». Lehen gaia paziente gazte batek atera zidan: duela hilabete batzuk, gorputzaren pisua ukalondoaren gainean zuela, sorbalda-bizkar inguruan krakada bat sumatu zuen. Hezurren bat bere lekutik atera zitzaiola sinetsirik oso kezkatuta zegoen, eta hain zuzen ere, krakada hori gerora zona horretan etorri zaizkion minekin lotzen zuen. Mutil hau prest zegoen guregana etorri, eta dirutza bat ordaintzeko «hezurrak bere lekuan sar geniezazkion». Horren aurrean, zenbait osagilek (ofizial, zein alternatibok) ez zuketen eskrupulorik izango: pertsona horren kezka elikatu («bai, hemen duzu ateratako hezurra», «oraintxe sartuko dizut»), artikulazioari zarata bat atera, eta denak konforme geratuko ziren: pazientea, bere sinesmena berretsiz, eta osagilea, poltsikoa beteta. Zer du txarretik horrek? Bada, gezur batean oinarritutako harremana dela. Andonirekin solasaldi txiki bat nahikoa izan zen zenbait datu esanguratsu ateratzeko, besteak [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07