blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Ariketa fisikoa mailua da

Inoiz aipatu dugu hemen azken urteetan puri-purian dagoen eztabaida: “norena” da ariketa fisikoa? Talka nagusia Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) arloko profesionalen eta fisioterapeuten kolektiboaren artean dago, eta batak besteari ariketa fisikoa bereganatu nahi izana egozten dio. Izan ere, denok dakigu kirola osasunarekin lotuta dagoela. Horrela bada, JFKZko profesionalek pertsonen osasunean eragiten dute kirolaren bitartez; eta, fisioterapeutok, ariketa fisikoa erabiltzen dugu osasuna bultzatzeko. Non dago muga? Noiz ari gara sartzen bata bestearen eremuan? Ni neu, lehian daudenen artean nagoenez, ezin naiz guztiz neutrala izan. Baina berriki Vicente Lloret lankideak eztabaida bideratzeko puntu interesgarria azaldu du, nire ustez profesionalon posturak hurbiltzeko oso egokia izan daitekeena; gure pazienteen/bezeroen mesedetan, bistan da. Kolektibo askotan gertatzen da (ez bakarrik JFKZko profesionalen eta fisioterapeuten artean) jardun profesionala tresna bakarrera mugatzeko joera; nolabait, tresna hori profesio osoaren ikur bihurtzeraino. Lloretek ariketa fisikoa mailu batekin parekatzen du. Batzuek mailuaren erabilpen esklusiboa aldarrikatzen dute, baina mailua jende askok erabiltzen du: arotzek, zirujauek, iturginek, igeltseroek… Gauza bertsuetarako gainera; gauzak kolpatzeko, alegia. Halere, profesio bakoitzaren muina ezberdina denez, helburua ere ezberdina izaten da; eta igeltseroak, iturginak, zirujauak eta arotzak ez dira mailuaren erabilpenari buruzko eztabaidan ari. Zergatik gurean bai, ariketa fisikoari buruz? Fisioterapeutak mugimendu arazoen diagnostiko eta tratamenduan espezialistak [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07