blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Angelu hilak

Neurri epidemiologikoek populazioan eragin efizienteena bilatzen dute: Pernandoren egia da hau. Kontua da, tamalez, neurri masiboek –epidemiologikoek zein edozein arlokoek– angelu hilak uzten dituztela. Automobiletako ispiluek bezala: ahal denik eta leku gehienak bistaratzeko diseinatzen diren arren, beti geratzen da gidari postutik ikusi ezin dugun angeluren bat; horretara zerbait asmatu behar izaten da bistatik kanpo izan daitekeen izkina edo pibotea ikusteko. Bestela, danba! Arraia egingo diogu kotxeari. Covid-19 pandemiari aurre egitea ez da Administrazioarendako erraza izaten ari, hori hasiera-hasieratik esan nuen hementxe bertan. Horregatik, kritika suntsitzailea baino, hobe da guztiondako lagungarriak izango diren gauzak seinalatzea. Denoi interesatzen baitzaigu geure erakundeak efizienteagoak izatea. Haiengandik jarrera ireki eta kolaboratzaile bera eskatzen dut, halere: agente guztiengandik laguntza jasotzeko irekitasuna, alegia. Zentzu horretan, jada ia urtebete dirauen borroka historiko honetan, neurri epidemiologikoen zenbait angelu hil seinalatu ditugu: kolektibo ahaztuen gain-konfinamendua; maskaren erabilpen desegokia; kirola egitean haien erabilpen arrazionala… Hori konpontzeko zenbait erantzun ere ikusi ditugu, batzuk zuzenak, besteak ez hainbeste; kasu batzuetan, angelu hilak biderkatu baitzaizkigu, “Shanghaiko dama” filmaren protagonistek ispiluetan egiten zuten bezala. Esate baterako, 2020ko martxotik kalera irten ez diren pertsona nagusiak daude. Ez naiz bakarrik bizi direnez ari –horiek, zorionez, halabeharrez atera behar izaten baitute–, baizik eta familiarekin bizi direnak. Kaleko errekaduak [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07