blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Aktibidade fisikua zentzunez egitteko gida (Ben Cormack)

Errealidadia ez da erreza, eta batzuetan nekez ulertuarazi leikixo pazientiari (honek “ha zelako rollo putia!” pentsau barik). Halakuetan, dekalogo tipoko zerrenda sinpliak lagungarrixak izaten diraz. Egunotan Ben Cormack lankidiak sortutako gidatxo hau ezagutu dot, Clara Bergé-k egindako artikulo batengaittik, Goretti Aranburuk barri emonda. Oso eraginkorra eretzi detsat, eta gure pazientiendako be erabiltzia pentsau dot. Eskerrak hiru lankidiei, halako idea onak konpartitziangaittik! Zure gustuko aktibidadia aukeratu; halan be, ez pentsau beti ondo pasauko dozunik. Zeuk nahi dozulako egizu (ez iñok esan detsualako). Inbertsiño moduan hartu: zure buruan, zure osasunian eta zure min maillan egindako inbertsiñua. Aktibidade fisikua ez da bakarrik gimnasiora juatia. Beste formak be erabilli zeinkez: kirola, afiziñuak, denporapasak, ibillaldixak… edo eskillara mekanikuak ez erabiltzia. Balixua emoixozu zure buruari eskindutako tarte horri: denpora esklusibua, kalidadekua, telefonorik bakua izan dadilla, biharretik, familiatik edo beste arduretatik deskonektatzeko. Helburua beti ez da forma fisikua hobetzia. Hori baiño garrantzitsuagua da zure gorputzakin eta mobimenduekin dozun konfiantzia berreskuratzia. Ez dozu ariketa fisikua derrigorrez lehentasun modura hartu bihar. Gozatzen saiatu. Jabetu zaittez zure gorputza erabiltzia atsegiña dala, eta gogoratu lehenago izandako esperientzia onak. Garrantzitsuena bidaia da, ez destinua. Ez gabiz helburu konkretu bat lortu nahixan; ibiltzia bera da helburua. “Forman egotia” kontzeptu aldakorra da, pertsona bakotxian [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07