blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

«404: sistemaren errorea»

Internet erabiltzaileek hain ondo ezagutzen duten “404: sistemaren errorea” mezuarekin, izurrite honetan gure “sistema” etengabe egiten ari den akatsak nolabait irudikatu nahiko nituzke. Arazoak ematen hasia den ordenagailuak bezala, testu adabaki inkonexoak ematen dizkigunean. Gaurkoan hiru txaplata ezarri nahiko nizkioke gainbeheran ari zaigun ehun sozial honi. Gazteak berriro ahaztu ditugu. 2020ko udaberrian, konfinamendu gogorra ezarri zenean, haurrekin egin bezala (etxean atxilo egotera kondenatuz, justifikazio medikorik gabe), orain nerabe-gazteekin gauza bera egiten ari gara. Izan ere, arazoa agertu denean (festa klandestinoen ugaltzea, babes neurririk gabe), Administrazioaren aldetik emandako erantzun bakarra debekuak izan dira. Inolako alternatibarik ez, kutsadura foku nagusia izaten ari den gizartearen sektoreari kasu pixka bat egiteko: non daude haien kontzientziazioa, ardura, inplikazioa lantzeko ekimenak? Egin al da inolako ahaleginik gazteek berezko duten ondo pasatzeko grinari aterabidea emateko? Ez diot kanpalekuak eta aisialdi ekintzak antolatzea, gazteek ez baitute maite gidatuak izatea; baina gazteok (gizakiek) beharrezko duten autonomia eta askatasuna modu seguruan eta arduratsuan lor daiteke. Miresten dituzten kantariak edo sare sozialetan jarraitzen dituzten influencer-ak kontratatuz, haiengan txertatuko diren mezuak zabal ditzaten… nik al dakit! Zaila dela? Duda barik. Baina akatsak eginez ikasten da, eta zailagoa da ezer lortzea ahalegin txikirik egiten ez denean. Gizarte bezala, burua pixka bat nekatu beharko [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07