Duela denbora asko, udazkena ez nuen maite. Eskola hastea, egun laburragoak, euria ugari, haize indartsua eta abar luze bat ekartzen zituen urtaro honek. Duela hainbat urte, urtaro honen edertasuna ikusten ikasi nuen. Natura mardultasunera iristen da eta gero, hipermardultasunera. Kolore ikusgarriak ikusten dira. Hosto urreztatutak… ambar kolorekoak…. koloren deklinazioa maite dut.
Udazkena ez da nire urtaro gogokoena, baino hausnarketara gonbidatzen nau. Bi ziklo arteko zubi bat da. Laster, natura itzaliko da. Ikuspegi monokromoak kolore distiratsuak ordezkatuko ditu. Argia oso ahul bilakatuko da. Zuhaitzak biluzik egongo dira, hotz gorria etorri arren. Hilabete batzuk zain egon beharko dugu ohianaren bizia berriz hasteko. Ziklo berri bat.
Duela lau urte azaroan euskara ikasten hasi nintzen. Eta iaz, kotxea nire egunerokotik ezabatuko nuen trenez eta bizikletaz lanera joaten hasteko. Bi erabaki: bi aldaketa hauetaz oso harro nago. Nire bizitza aldatu dute. Euskaraz, urtaroak UDA inguruan eraikitzen dira. Udazkena, azken urtaroa, eta gero negua. Udaberria, Uda… Oso interesgarria da, ezta?