Oberhausbergen-en bizi naiz, Estrasburgonen ondoan, alzaziako bailaran. Mendebaldean, Vosges ikusten ditzakegu eta ekialdean Oihan beltza. Mendiak oso antzekoak dira. Goizean, egunsentia oihan beltzan behatzea maite dut. Eta arratsaldean beste aldean ilunarra begiratzen dut. Eta askotan, mendiak ikusten ditudanean, nire bizikletaz nahiko ondo ibiliko nintzatekeela uste dut. Orain Vosgeak oso ondo ezagutzen ditut, mila eta mila kilometroen ibili bait naiz bertan: oinez, korrika, irraupen eskia eginez, bizikletaz. Oihan beltza gutxiago ezagutzen dut. Alemanian (ez dut alemaniararik hitz egiten) dagoelako, pixkat urrutiago delako.
Baino duela sei hilabetetik, oihan beltza desberdin ikusten dut. Oso desberdin.
Apirilean, nire lagun Eli ikusi nuen Zarautzen. Elik esan zidan: “Peio, lagun euskaldun bat daukat, eta Baden-Badenera joan da bizitzera”. Zenbait aste beranduago, emailez Maider ezagutu nuen. Maider itzulzailea da, eta euskara ezin hobeto dominatzen du. Oso ondo idatzen du. Berak idatzitakoa irakurtzea beti plazer handi bat da, Karmele Jaioren ipuin bat bezala. Hasieraz geroztik, laguntzen nau. Eta oso ondo irakasten du, noski.
Oso azkar Euskal Herriaren maitasuna baino gehiago partekatzen dugula konturatu ginen. Maiderrek hitz politak maite ditu. Basoetan ibiltzea maite du, eta haritz baten edertasuna mirets dezake. Oso gauza sinpleak maite ditu, sinpleak baino politak. Maider agertu zen nire bizitzako oso une berezi batean. Aitatxo izateko prestatzen ari nintzen. Eta Maiderrek (ama bat da) argitu zidan, oso gauza sakonari buruz hitz egin genituen. Oso denbora gutxian nire lagun askok baino gehiago ezagutu nau. Gehiago… edo sakonago hobe. Hasieran, ikaratu zen.
Harreman. Email batean, Maiderek erakutsi zidan: Hartu eta eman. Eta batez ere, erakutsi zidan zenbat ematea pertsona bat dezake… Hartzea eta ematea ez dira errazak. Batzuetan, eman-hartu aurretik denbora gehiegi itxaroten dugu. Edo ez gara inoiz hasten. Beldurtutak gaudelako. Harremanak zailak dira. Baino harreman bat ikusgarria izan dezake.
Goizean, bizikletaz ibiltzen naizenean, egunsentia oihan beltzan ikusten dudanean, Agtxuren izebarengan buruz pentsatzen dut.
Euskal Herriaren falta somatzen dudanean, Ohian beltza behatzen dut.