blogak

Aitatxo

Hitz politak

-“Aita, Ama, umearekin euskaraz hitz egingo dut.”

-“Ez zaitugu sinesten. Txantxetan ari zara.”

-“Ez, umea eta ni euskaraz!”

Nire emazteak ondo ezagutzen nau, eta Badaki oso tematia naizela. Uste dut berak bakarrik sinesten nauela.

2017ko Abuztuaren 30ean Agathe jaio zen, eta hari euskaraz hitz egiten hasi nintzaion. Amari deitu nionean, esan nion: Agatherekin euskaraz hitz egiten dut. Erantzun zidan: “Bai, baina frantsezez ere, ezta?”

-“ Ez, ia-ia guztia euskaraz”

-Baina, Agatherekin frantsesez hitz egin behar duzu”

Ama beldurtuta zegoen. Euskara eta frantsesa ez dira antzekoak. Nire Euskara ez da ona…Nire arreba andereñoa da, eta ama lasaitu zuen. Azaldu zuen gauza ona zela, eta arriskurik gabekoa; bere amak, bere haurtzainak eta bere ingurukoak frantsesez hitz egingo diotelako.

Baina nik beste hizkuntza bat erakutsi nahi nion. Bai, euskara hizkuntza oso interesgarria da, aberastasun handi bat da. Nola adierazi dezaket?

Gauza bat pentsatu nuen. Egunero, nire familikoei, hitz polit bat bidaliko diet emailez, eta esango diet zergatik den hain ederra niretzat. Soinua, esanahia, oroipen bat…Batzuk Euskal kulturari buruz, beste batzuk,berriz, euskal gizarteari buruz.

Nire familia oso interesaturik zegoen, bereziki nire aita eta anaia. Mota askotako hitzak bidali nizkien: Euskal mendiei buruzkoak, itsasoari buruzkoak, historiari buruzkoak. Baina baita ETA, euskararen erronkak ( hegoaldekoak eta iparraldekoak), Gernika, kataluniako erreferendumaz ere…Ia hirurogei hitz bidali nituen.

Hemen nire gogokoenak:

 

-Soinu aldetik: irribarre, pinpilinpauxa,xirimiri

-Esanahi aldetik: erronka( erronkak maite ditut, baina euskara ikastea ez da oso erraza), esku, askatasuna ( soinu polita), grina, aldatu.

-Konstrukzio aldetik: eztabaida ( ez ta bai da), harreman (hartu eta eman), adiskide ( adi kide), bihotz, txapeldun ( txapela duena).

altxor

Euskera nire altxorra da, dohainekoa da eta hemen Alsazian ere izan dezake bere txokoa. Altxor hau Agatheri transmititu nahi diot. Hizkuntza txikiek mundua handitzen dutela esan ohi da, eta bereziki nire mundua! Euskarak nire egunak loratzen ditu.

“Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da, denona delako, agortzen ez delako eta dohainekoa delako. Denona da, dena pribatizatzen ari den sasoian. Ez da agortzen erabiliz gero, gauza gehienak erabiliz gero bota behar izaten diren egunetan. Eta dohainik erabiltzen dugu, gehien gehiena ordaindu behar izaten denean. Euskara noranahikoa da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra balitz bezala edukiko dugu zulo ilunen batean ezkutaturik? Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?” Joseba Sarrionandia

 

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07