blogak

After boltxebike

“Welcome to Damascus!”

siria1¡3

Damaskoko erdigunetik buelta bat emanda, inork gutxi imajinatuko luke Siriako gerraren zentroan gaudela; Hiri lasaia da Damasko, eta hemen, soilik armadaren checkpoint-ek zein matxinoen kontrolpean daude auzoetatik jauzten diren suziri eta morteroek, apurtzen dute hiriaren bizia.

Bost miloi pertsona bizi dira Siriako hiriburuan, eta turismoaz eta merkataritzaz bizi dira gehienak. Gerrak utzitako aztarnak begibistakoak diren arren, bizitza ia normala egiten da hiri erdigunean eta kaleak komertzioz, tabernaz edota diskotekaz beteta daude, harrigarria bada ere. Halere, normaltasun horren atzean bizimodu latza izkutatzen da kasu gehienetan: gerraren ondorioz, siriarren bizi baldintzak txarrera egin dute eta esaterako, hainbat produktuen salneurria hamar bider garestitu da, besteak beste frutak edo barazkiak.

Bestalde, lau urte daramatzate argi indarrik gabe Damaskoko etxe gehienetan. Egunean, 6 orduko argi indarra baino ez dute hemen eta taberna zein dendetan argia sortzeko generadoreak erabiltzen ohi dituzte, Damasko “girotzen” eta kutsatzen duen zarata jasangaitz bat sortuz.

Orain gainera, aste batzuetatik hona, uraren gabezia ere nabari da hirian eta UNICEF berak “muturrekotzat” jo du egoera; Jihadisten kontrolpean dagoen Wadi Barada herrian izandako sabotaiek hiriburuaren ur iturri nagusia kaltetu du, bost miloi pertsona ur gabe utziz. Kioskoetan jada ezinezkoa egiten da ur botilaren bat aurkitzea eta tabernetan, uraren salneurriak gora egin du nabarmen. Hemen, Siriako gobernuak banatzen duen ur eskasari esker egiten zaio aurre krisi humanitarioari, baino ez da nahikoa.

Krisia desblokeatzeko elkarrizketak martxan jarri dituzten arren, matxinoak zein gobernua ez dute adostasunik lortu oraindik eta krisia luzerako izango dela ematen du. Halere, eta hondamendi humanitario honen aurrean, “itxaropentsu” agertzen dira hiritar gehienak, batez ere gobernuaren aldekoak. Wadi Barada “indarraren bidez” berreskuratzearen itxaropena agerian uzten dute gehienek. “Lau egun baino ez ditugu behar uraren krisia desblokeatzeko” dio gobernuaren aldeko gazte batek, eta jada, 6 egun pasatu dira eta ur gabe jarraitzen du hiria.

Egoera hobetuko delaren seinale ez da ikusten hemen eta buruari galdera bera egiten diot behin eta berriz: nola demontre da posible horrela bizitzea? Bestalde, Ze pentsatuko lukete siriarrek Europako hiriburuetan Siriako gerraren kontura egiten dira argi pizteak eta itzaltzeak ikustean? Hemen laguntza behar da, ez karitatea, eta are gutxiago ‘performance’ lazgarriak.
Baino hau Siria da, eta Sirian, beste ‘kasta’ batekoak dira. “This is Damascus” errepikatzen ohi dute hemengo ‘espartanoek’ hiriak bizi duen hondamendiaz mintzo direnean: “Welcome to Damascus”, irribarrea eta duintasuna galdu gabe.

Argazkiak: Ibai Trebiño

 

siria5

 

siria4

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07