blogak

After boltxebike

“Al-Quds eguna”: sionismoaren aurkako erresistentziaren eguna Iranen.

– Isfahan (Iran) –

“Down with Israel” eta “Death to USA” lelopean, mobilizazio erraldoiak burutu dituzte Irango Errepublika Islamiarrean, urtero legez, Palestinarekiko elkartasuna adierazteko asmoarekin.

Mendebaldean guztiz ezezaguna da “Al Quds -Jerusalem- eguna”, Ramadango azken ostiralean ospatzen den nazioarteko “borroka eguna” da eta 1979. urtean du jatorri. Orduko Sha -erregea- mendebaldezalea boteretik kendu ondoren, Jomeini eta beste buruzagi iraultzaile-erlijiosoek Errepublika Islamiarra aldarrikatu zuten. Palestina, musulmanen borrokaren ikur bilakatu zen, “musulmanen lurrak ilegalki okupatu dituzten sionista inbasoreen” erresistentziaren ikur.

Jomeinik antolatu zuen estreinekoz Al Quds eguna eta egun milaka pertsonek bat egin dute Palestinaren aldeko aldarriekin. Aurten ere, milaka pertsonek Irango kaleak hartu dituzte eta jai giroan, Palestinar erresistentziari elkartasunik beroena helarazi diote.

Argazkiak: Einar Galilea 

590alquds7

590alquds1

590alquds5

590alquds9

590alquds8

590alquds0

590alquds4

 

The post “Al-Quds eguna”: sionismoaren aurkako erresistentziaren eguna Iranen. appeared first on After-boltxebike.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07