– Isfahan (Iran) –
“Down with Israel” eta “Death to USA” lelopean, mobilizazio erraldoiak burutu dituzte Irango Errepublika Islamiarrean, urtero legez, Palestinarekiko elkartasuna adierazteko asmoarekin.
Mendebaldean guztiz ezezaguna da “Al Quds -Jerusalem- eguna”, Ramadango azken ostiralean ospatzen den nazioarteko “borroka eguna” da eta 1979. urtean du jatorri. Orduko Sha -erregea- mendebaldezalea boteretik kendu ondoren, Jomeini eta beste buruzagi iraultzaile-erlijiosoek Errepublika Islamiarra aldarrikatu zuten. Palestina, musulmanen borrokaren ikur bilakatu zen, “musulmanen lurrak ilegalki okupatu dituzten sionista inbasoreen” erresistentziaren ikur.
Jomeinik antolatu zuen estreinekoz Al Quds eguna eta egun milaka pertsonek bat egin dute Palestinaren aldeko aldarriekin. Aurten ere, milaka pertsonek Irango kaleak hartu dituzte eta jai giroan, Palestinar erresistentziari elkartasunik beroena helarazi diote.
Argazkiak: Einar Galilea