Izaro Basurko da nire izena, eta sarean @izaro “ezizena” erabiltzen dut, eternautaren aurpegi batekin normalean,
Onintza Iruretaren bloga Argia sarean.
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Mikel Garcia Idiakezen bloga Argia sarean.
Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.
Txiapasetik datozkigun berriak gerturatu eta zabaltzeko zubi izan nahi duen bloga.
Nire burutazioak eta esperientziak partekatzeko. Ibilbide hauek jende ugari ezagutzeko aukera eman didate eta baita oso proiektu interesgarrietan parte hartzeko ere, adibidez: Aprendices, Ikasbloggers, MoodleMoot,…
Kaixo maitia euskaldunon harremanetarako gunea da eta blogean gai hauei buruzko albiste, proposamen, idazki, narrazio eta abarrekoak partekatzen dira. 2016ko bukaeratik bloga komunitarioa da, edozeinek har dezake parte.
Mikel Azurmendiren bloga Argia sarean.
1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.
Hau Amelia Barquínen bloga da. Blog honetan interesatzen zaizkit: feminismoa, gorputza, arrazakeriaren kontrako ekarpenak, komunikazioaren klabeak, euskara, hezkuntza (HUHEZIko irakaslea naiz), Gasteiz (Gasteizen bizi naiz), bururatzen zaidana...
Ignacio Aiestaranen bloga Argiaren blogean.
Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.
Maddi Imazen bloga Argia sarean.
Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.
Pribatutasuna eta software librea dira blog honen ardatz nagusiak. Eta ez, ez da teknologia albistegi bat. Teknologiak gizartean duen ondorio sozial eta politikoetaz hausnartzeko, sare banatu izan nahiko lukeen, Interneteko txoko bat da.
BERRIAko kazetaria. Aurretik, Egunkaria-n eta Hitza proiektuan aritua. 25 urtean euskal prentsan. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako partaide ohia. BERRIAko blog komunitateko kidea (2015eko apiriletik).
Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz. Librezalen parte hartu nahi izanez gero, begiratu gure webguneko Parte hartu nahi duzu? atala.
1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.
Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.
Gauzak datozen bezala hartu behar direla esaten da. Datorrena datorrela, aurrera. Eta bizitzak berak ekarri nau Mexiko Hiri erora bolada luze baterako. Orain zer? Hemen ere, toki guztietan bezala, datorrenari aurre egin beharko zaio, eta gauzak datozen bezala bizi eta kontatuko ditut.
Hondarribiko Udalak Mintzalaguna egitasmoa antolatu du Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.
Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.