blogak


Katxiporretaren bloga

Katxiporretaren bloga.

Kutxa batean aurkitutako idatziak

Maddi Imazen bloga Argia sarean.

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

Meatzaldetik mundua

Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.

Mintzalaguna Hondarribia

Hondarribiko Udalak Mintzalaguna egitasmoa antolatu du Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Nessum Dorma

Montserrat Auzmendiren bloga Argia sarean. Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Odolaren mintzoa

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Pantaila txikian

Ikus-entzunezko komunikatzailea eta kritikaria da Gaizka Izagirre. Telesail Amerikarren jarraitzailea, Ingelesen zalea eta Nordikoen maitalea; baina batez ere, “nondik ateratzen duzu denbora hainbeste telesail ikusteko?” esaldiaren aurkari gogorrena eta Lost telesailaren defendatzaile sutsuena.

Sustraiak bizirik

Sustraiak bizirik kultur elkartea. Euskal sinismen zaharrak jaso, aztertu, zabaldu eta mundu mailako beste mitologiekin alderatu.

Titarea eta orratza

Argiakoen sarea ehuntzen diharduen arrasatearra. Zeharkatzen nauten gaiak josteko ditut Titarea eta Orratza. Besteak beste, feminismotik. Sor(g)uneez, kulturez eta jendeaz oro har. Seguruenera, bidean okurrituko zaidan horretaz.

Transitoak

Blog hau Lutxo Egiak 2015ean burutu zuen BI-LINGUAL: TRANSITOAK performancearen bitakora-kaiera da.

Txeptxa eta txilarra

Blog honetan osagai ugari nahastuko dira: testu ezberdinak, musika, entzundako iritziak, filmak zein bidean aurkitzen noan beste hainbat gauza, pixkanaka-pixkanaka amonaren eltzekaria bezain ona den zerbait lortu asmoz… Amaieran antropologiak dakartzan gatz eta piperra botatzeaz ahaztu gabe, noski.

Uzta erradioaktiboa

Iraitz Ugalderen bloga Gaztezulo sarean.

Irudimena dut aterpe. Abentura eta bidaiak arnasaldi. Bizkorregi doan jendartearen mareatik salbatuko nauen kortxo zati baten bila dihardut azkenaldian. Egunaren erdia bata txuriz mozorrotuta pasatzen dut Las Palmas de Gran Canariako ospitale batean. Beste erdian artearen espresio ezberdinetatik edaten dut gizaki gisa ditudan beharrak asetzeko.

Xegun Altolagirre

Xegun Altolagirre naiz, gidoilaria eta sortzailea. Zinea, telebista, istorioak, ekitaldiak… hitzak irudi eta irudiak hitz. Web orri honetan nire berri izango duzue… azken lanak, burutazioak… Gusto baduzue, ongi etorri!

Ziber-etxekoandrea

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Zurrumurru askea

Mirari Ulibarriren bloga Argia sarean.

Blog honen bitartez azaldu nahiko nituzke eguneroko gatazkak, baina ez kazetaritza arruntak azaltzen dituen modu berdinean, baizik eta, poesiaren indarrez isla daitezkeen bulkaden zentzuan. Beste hitzekin, politikaz, soziologiaz, amodioaz, kirolaz edota edozein gauzaz aritu naiteke eleak erabiliz, modu honetan, egunerokotasuna hitzen kartografien bitartez distiratuz.

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07