Ume askok handitan astronauta izatearekin amets egiten dute. Buruan zakarrontzia alderantziz ipiniz eta gorputza aluminio-paperarekin estaliz logelan zehar flotatzeko gai direla uste dute beste askok. Astronauta izatea etxeko txikientzat amets bat da, baina etxeko nagusientzat, berriz, lanpostu ezohikoa. Hala ere, munduan badira lanpostu amestu hau duten pertsonak, nahiz eta gure egunerokotasunean haiekin topo egiten ez dugun.
Astronautei buruzko pelikula oro ikusi ditugu telebistan eta, nahiz eta zinemak detaileak kontu handiz erreproduzitzen dituen, askorentzat hau izango da benetako astronauta baten irudia xehetasun handiz ikusten duten lehenengo aldia. Zaila da horrelako jantzi bat osagarri guztiekin imajinatzea, espazio-ontzia inguratzen duten kable eta tramankuluekin gertatzen den moduan. Gauza hauek guztiz ezezagunak dira guretzat. Hala ere, astronautek burutzen duten lan arriskutsua ikusirik, ez da harritzekoa hainbeste gauza gainean eraman behar izatea.
Horixe da argazkiko protagonistaren egitekoa. Peggy Whitson 50 Espedizioko langilea da eta Shane Kimbrough lankidearekin batera NASArentzako lan egiten du. Deigarria da datu hau, izan ere, gutxi dira astronautak diren emakumeak eta, beraz, arraroa egiten da bi emakume elkarrekin lanean aritzea espazioan. Honek arreta deitzen du, izan ere, argazkia ikusita pertsona gehienek traje zuriaren azpian ezkutaturik dagoena gizon bat dela esango lukete. Argi dago, estereotipoak gure planetatik kanpo atera eta espazioraino heltzeko gai izan direla.