blogak

52 milimetro

Atentatu suizida Afganistango Kabul hirian

Argazkia: Jawed Kargar / EFE

Kabul hirian atentatu bat egon da (Afganistan), OTANeko konboi bat pasatzen ari zen lekutik bonba bat lehertuta. Gertakizunean, goizeko 8rak aldera gertatu dena, gutxienez 8 herritar eta erasotzaile bat hil dira, eta 28 zauritu egon dira.

Irudian atentatuak utzi dituen eraginak ikus ditzakegu: kotxeak erabat erreta eta lurra txatarraz inguratuta. Honelakoetan gertatzen den bezala polizia militarrek inguratzen dute gertakizunaren zonaldea, jendeak bertara begiratzen duen bitartean. Zonalde hau Estatu Batuetako kontxuletxetik gertu dago, eta Estatu Islamikoak (EI) atentatuaren egiletza aitortu du Amaq agentziaren bidez.

Argazkiaren balioari dagokionez, nahiko potentea dela esan dezakegu. Jendea ingurutik lasai dabilela dirudi baina pertsona bakoitza bide ezberdin batetik dabilela ikusita, gertatutakoa aztertzen ari diren pertsonak direla esan genezake. Lurra zikina, hondakinez eta txatarraz beteta, eta autoak hutsik eta suntsituta ikus ditzakegu, atsekabea eta hondamenaren sentsazioa uzten du irudi honek, hildakorik ikusten ez diren arren, gertatu denak ezinegona eta etsipena sentiarazten du.

Albistegietan eta komunikabide gehienetan garrantzi gutxi ematen dizkiete honelako atentatuak Europan gertatzen ez direnean. Honekin gertatu den bezala, egunero gehienbat Asian eta Afrikan ISISek eta beste talde batzuek bereak egiten dituzten arren. Noizbait aipatu egiten dituzte, datu garrantzitsuenak esanda, eta horren ondoren herritarrok ahaztu egiten ditugu Asia eta Afrikako herrialde horietan egunero dauden hildakoak, bai Estatu Islamikoagatik eta baita ere beste talde erradikal askorengatik.

000_o221l

 

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07