blogak

27 zapata

Turista onaren intentzio gutuna

Lufthansa zain daukagu. Eta Kopenhagen, Kopenhagen ere bai.

Hori bai, Kopenhagen ez ditugu bisitatuko Sirenatxoa, Tivoli parkea, Amalienborgeko jauregia eta horrelakoak. Ez diogu turismo gehiago jarri nahi turismoari.

Saiatuko gara ez ibiltzen turista saldo horiek bezala, autobusetan, ganadua bailiran. Ikuskizun batetik bestera joaten ilaratik atera gabe, masifikatutako estatua eta eraikin ezagunenen aurrean selfieak egiten, souvenirrez josten. Horrek denak ez digulako ekarpenik egiten. Horrek denak ez diolako ekarpenik egiten hiriari, ekonomikoa ez bada.

Turismoak mundua espektakulu uniforme bilakatu du: Hiri turistikoak dekoratu bihurtu dira eta bertako hiritarrak pelikulako estra.. Eta gu, saiatuko gara ikusle pasibo ez bihurtzen, autentikoak izango balira bezala enpaketatu eta esterilizatutako esperientziak ez kontsumitzen.

Gaur ostirala da. Bi astez egongo gara Kopenhagen. Bestelako turismoa egitea lortuko dugun, bueltakoan esango.

The post Turista onaren intentzio gutuna appeared first on 27zapata.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07