blogak

27 zapata

Gauza txiki horiengatik ez balitz

Eskerrik asko! Eskerrik asko 27zapata nola ikusi nahiko zenuketen adieraziz galdetegia abuztuan erantzun duzuen 80 lagunei. Eskerrik asko aurreko ikasturtean bideoak ikusi, partekatu, datsegindu eta iruzkinak egin dituzuen guztiei. Eskerrik asko kalean agurtu eta egurtu nauzuen guztioi. Eskerrik asko Axi Lopez, Maneto, Mirari, Danel, Lizarriturri DJ doktorea. Eskerrik asko, zuri, Nerea. Eskerrik asko Tabakalerako 2deori, eskerrik asko, Tropelari, aurten ez dudalako, momentuz, koadrilan afaririk prestatu behar izan. Eskerrik asko Zakilixuti, abuztuan ere ez delako oporretara joan, Lakarikoei asteazkenetan prestatzen duten kitxearengatik, Gorka Juliori larunbatetako artikuluengatik, Ernesto Sabatori, Anariri, 310i, Maite Larbururi, Ximun eta Manex Fuchsi. Eskerrik asko bizitzari euskarara jaio ninduelako. Horretan ere beste askok izan ez duten zortea izan dudalako. Eskerrik asko eta ongi etorri. Saiatuko naiz, ikasturte honetan ere, zuek denokin pilatu ditudan zorrak, blog honekin kitatzen. BLA!

The post Gauza txiki horiengatik ez balitz appeared first on 27zapata.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07